Victor Vasarely

Emankorra. Bakarra. Jakin gura handia sortu duen erakusketa dator, Victor Vasarely.

Artista sailkaezin honek mugimenduari, argiari eta koloreari buruzko hausnarketa bultzatu zuen inork baino lehenago, XX. mendearen erdian. BBK Salak martxoaren 14a eta maiatzaren 5a artean hartuko duen erakusketa honen bitartez espazioa sortzeko modu bitxia ezagutu ahal izango duzu, geruzak era sistematikoan antolatzekoa, irudi geometrikoekin, argiarekin eta koloreen kontrasteekin jolas eginez.

Fisika maite zuen artistak, arkitekturak liluratzen zuen, industriak. XX. mendeko artean izan zuen zeregina erabat aparta izan zen. Horiek dira bere ezaugarriak. Bere artelanak erabak txundigarriak dira, lerroen desbideraketetan oinarritutakoak, edota azalera erregularren deformazioetan. Horrela, ilusio axonometrikoak sortzen dira. Vasarelyk miresten zituen artisten artean dira Wassily Kandinsky, Kazimir Malevitch eta Paul Klee. Beraien eragina sumatzen da artistaren obra osoan. Zaila da Vasarely figurazioaren edo eta abstrakzioaren mugetan sailkatzea, bere prestakuntzan oinarritutako ikerketa sendoetan errotzen baitzen sortzen zuen artea, eta deskubritzen zuena efektu optikoen gaineko ikerketekin aberasten zuen, edo naturaren berezko geometriari begiratuz.

Ikertzaile kinetikoa zen. Alfabetu plastikoaren sortzailea. Vasarelyk bere artelanak programatzen zituen kolorearekin eta oinarriko irudiekin jolas eginez: karratuak, erronboak, pentagonoak, zirkuluak etab. Horrela, hizkuntza unibertsala sortu zuen. Bere obrek mugimendua dakarte eta ikuslea mugitzera behartzen dute.

Galduezina.

Data: 2012ko martxoaren 14tik maiatzaren 5era
Ordua: 10:00-14:00 / 16:30-21:00

Sarrera doan.

Alberto Palomera artistak gidatutako bisitak ikasleentzat eta jende guztiarentzat oro har:
Martxoak 15, 27 eta 28 • 11:30-12:00/16:30-17:00
Martxoak 20 eta 21 • 11:30-12:00

Bisitak hitzartzeko telefonoa: 94 405 88 24

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top