Neo jazzaren ahotsa Verónica Ferreiro #028

Barnetik darion argiarekin dizdiratsua da estatuko jazz berrian. Berezko estiloa jorratzen ari da.
Verónica Ferrero A Coruñatik dator, eta Masters at Work ziklo arrakastatsuan tartea egitea lortu du. Neo-souletik hasi eta oktanaia handiko folkeraino, ohiko jazzaren iturritik edanez, begi bat modernitatean finkatua dauka. Elektrikoa zein akustikoa, dena hari berean. Estatuko jazzaren ahots itxaropentsuena da Verónica.

Musika afroamerikarrak eta izaera berriko folkak erakarrita, Estatuko jazz musikari onenen alboan ikasia da. Eta hori eskenatokia zapaldu bezain pronto antzematen zaio. Bere egitasmoaren buru dela, eta plazan disko bakarra duelarik, puntaren puntara iristea lortu du. Sona handiko Masters at Work zikloaren hirugarren geldialdia. Gauzak lehen aldiz ikusten dituenaren ilusioarekin zain gauzkazu.

Data: 2012ko otsailaren 28a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 25 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top