Ray Gelato handia #27a

Paperaren zatirik handiena salduta, Masters At Work zikloaren hitzordu berria dugu parez-pare, galduezina. Biharko musika nolakoa izango den jakiteko, sustraiak iraganean errotuta dituen gaur egungo kontzertuetako bat.

Soinua inork gutxik bezala harrapatzen duen artista. Goi mailako ikuskizunarekin kontzertuak eta jaialdiak ikuslez betetzeko gai den norbait. Benetazko rock&roll, swing eta jazzari buruz ari gara. Ray Gelato eta bere seikoaz ari gara, geure buruari omenaldi dantzagarria eskaintzeko. Gillespie, Bobby Darin eta jazzaren masterrak entzungo dira. “As times goes by” edota “Night Train” bezalako harribitxiak. Musikari handi honen soinu propio, trinko eta anitzak entzungo dira. Sustraiak benetako jazzean errotuta dituen azken klasikotzat dute eta benetako showmana da, jostun aparta musikarik klasikoena swing-aren standarrekin lotzeko. Paul Mcartney berak nahi izan zuen bere ezkontzan zuzenean izatea, eta Bryan Adams ere jarraitzaile du. Europa osoko zerrenden lehen postuetan kokatzea lortu du eta lortu dituen sarien artean daude “BBC Radio 2 Jazz Awards”,“Jazz Artist Of The Year”, “Best Of Jazz” eta “Ronnie Scott´s Jazz Award” “Britainia Handiko talde onena” izateagatik. Ray Gelato, ahotsa eta saxoa, Danny Marsden nekaezina tronpetan, Andy Rogers tronboian, Ollie Wilby saxo tenorea, Gunther Kurnayr pianoan, baxuaren ildoak Oli Hayhurstek zuzenduko ditu eta Seb Krom baterian izango da.

Handia izanen da.

Data: 2012ko otsailaren 27a
Ordua: 20:30

Sarren prezioa: 25 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top