“Je me souviens… Oroitzen naiz… Recuerdo…” Dantzaldia

Iturri zaharretatik sortzen den ura bezala Je me souviens… Oroitzen naiz… Recuerdo…Handiak.

Mizel Théret ospetsuaren sorketa handiak hiru aparteko dantzari elkartu ditu, Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte). Hirurek dute amankomunean bizitza osoa eman diotela dantzari, gorputzez eta arimaz “su sakratuak” bultzatuta, barrenean sutan dirau eta. Martxoaren 3an, denboraren iragana eteten duen lan intimista honekin gozatu ahal izango dugu. Mantsoa bezain leuna. Keinu minimalistetan oinarritua. Hiru dantzariak horrela dabiltza, esertzen dira, etzan edo jaiki, dantza urratsak egin, arnasa hartu, begiratu, beti mantso, beti leunkiro. Mugitzeke gelditu, batzuk besteetan oinarritu. Gorputzaren eta buruaren zahartzaroak duten garrantzia da sorkuntza honen muina. Erabat obra garaikidea, beren gorputzek erakusten duten egian barna Euskadiko dantzaren hiru maisu handik gidatua.

Indarrez eta itxaropenez beteriko mezua emango digute. Eta guk dei egiten dizugu post hau FB bitartez partekatzen duten bi azkarrenek obra ikusteko gonbita bikoitza jasoko baitute.

Proiektuaren zuzendaritza: Mizel Théret
Interpreteak: Philippe Oyhamburu, Jean Nesprias, Koldo Zabala , Mizel Théret
Koreografia: Mizel Théret
Musica: Anjel Illarramendi (7. Sinfoniako zatiak), Euskal Polofonia Garaikideak (Javier Bello-Portu, Javier Busto), Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Pello Ramirez , Arvo Part…
Argiztapena: Frédéric Bears

Data: 2012ko martxoaren 3a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: sarrera doan eta %50 lagunarentzat. Sarrerak gelditzen badira

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Comments

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top