Badator lehen BBKklip!

3, 2, 1, ekin. Esku har ezazu BBKklip film-labur sarien lehen edizioan. Euskera, Euskadi eta gure inguru osoa dira protagonista.

Gaia zuk zeuk jartzen duzu. Guk sariak ipiniko ditugu. Zure lagunak, leku berezi hori, zure kiderik onena, auzoko festak, zure lehen neska, zure ikastetxe zaharra, zakur barregarri hori… burura datorkizuna. Har ezazu hori guztia, astindu eta sortu zure historio bakarra. Nola grabatzen duzun eta montaia nola egiten duzun zeure kontu. Berdin digu patrikako telefonoarekin bada, bideo kamera bada… gura duzuna. Eskatzen dizugun baldintza bakarra da euskaraz izan dadila eta euskara izan dezala protagonista, atzera gelditu ez den egungo hizkuntza dela eta gure egunerokoan aintzat izan behar dugula erakutsi dezala, besterik ez. Iraupena 1 eta 3 minutu artekoa izango da. Eta soinu banda jartzen badiozu, musikak originala edo egile-eskubiderik gabekoa izan beharko du.

Sarietan bi sailkapen ditugu (biak aski erakargarriak):

14 eta 25 urte artekoak eta 25 urtetik gorakoak.
Eta talde bakoitzean, 3 maila ezberdin:
- sormena: euskararen erabilera inork uste ez duen bezala
- dibertsioa: euskara mutur irrigarrienetik begiratuta
- tradInnov: betiko euskararen eta berrienaren arteko nahasketa

Nahi adina bideo aurkeztu ditzakezu, baina maila bakoitzean bakarra. Epea 2011ko ekainaren 15etik urriaren 21era artekoa da. Eta erreserba ezazu agendan sari banaketaren eguna. Festa BBK Salan izango da, 2012ko urtarrilaren 14an, arratsaldez.

Sare sozialetan mugitzeko prestatu zaitez. Bideoaren arrakastaren gakoetako bat, izan ere, youtube, Facebooktuenti eta bestelakoetan lortzen dituen sona eta sarrera kopuruaren araberakoa izango da. Informazio guztia xehetasun handiagoz ikusi nahi baduzu eta lehiaketaren oinarriak zehatz ezagutu, sar zaitez lehiaketaren web-orrian: www.bbkklip.biz

Laster ikusiko dugu elkar BBK Salan!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top