Otsaileko egitaraua

Otsailaren 29ra arte – Erakusketa: “O CAMPO” – Sarrera doan
Otsailak 1-5 – Antzerkia: AMANDA TEVÉ 18€, Dtu: %30 BBK txartelekin
Otsailak 7, 9 – Antzerkia: LECTURAS DRAMATIZADAS – Sarrera doan
Otsailak 10-11 – Antzerkia: EL CORDERO DE LOS OJOS AZULES18€, Dtu: %30 BBK txartelekin
Otsailak 12 – Musiketan: SEAN KEANE11€, Dtu: 3€ BBK-ko txartelekin
Otsailak 13 – Hitzaldia: FUTBOLA ETA BERDINTASUNA – Sarrera doan
Otsailak 14 – Masters at work: MANU KATCHÉ QUARTET30€, Dtu: %20 BBK txartelekin
Otsailak 16-18 – Antzerkia: ROJO AL AGUA18€, Dtu: %30 BBK txartelekin
Otsailak 20, 21, 22 – Ikastaroa: CLOWN IKASTAROA – Izena ematea Arriaga Antzokian
Otsailak 24-26 – Antzerkia: JUICIO A UNA ZORRA18€, Dtu: %30 BBK txartelekin
Otsailak 27 – Masters at work: RAY GELATO AND HIS BAND25€, Dtu: %20 BBK txartelekin
Otsailak 28 – Masters at work: VERÓNICA FERREIRO22€, Dtu: %20 BBK txartelekin
Otsailak 29 – Hitzaldia: FUTBOLA ETA EKONOMIA – Sarrera doan

(Egin klik irudian otsailan BBK Salak duen agenda xehetasun handiagoz ikusteko).

Tok, Tok, tok. Otsaileko agenda ate-joka duzu. Guk gureak ireki dizkiogu, luze bezain zabal. Interesgarria, osoa eta anitza. 2012 hontako bigarren hilabetearen tenperatura igotzeko modukoa, izotzari zeharka begiratzeko. Otsaila dator! Futbola&ekonomiarekin; hurbileko eta urruneko antzerkiarekin; Musiketan zikloa eta Masters at Work aurkeztu-berriarekin…urratsez urrats egin dezagun bidea.

Amanda TeVé dugu hasteko. Umore-antzerki iraultzailea, Amanda Galore aurkezle bitxiaren eskutik. Bere telebistako saio arrakastatsuarekin jarraitzen du baina orain berea da katea. Saio guztiak aldatu ditu, Bernarda Atxagaren etxetik hasi eta “No me creo ná” erlijioari buruzko saiora arte. Ez du galerarik. Hori otsailaren 1 eta 5 artean izanen da. Hilaren 7 eta 9 artean mende hontako antzerki-idazle eraginkor eta berritzaileenetakoa izan zen Henrik Ibsen omentzeko bi irakurketa dramatizatu eskainiko dira. Euskal aktoreen artean azpimarragarrienak zuzenduko ditu Pablo Viarrek, idatziei bizitza emateko. Euskaditik Argentinako antzerkira eginen dugu salto. “Begi urdineko bildotsa” lanak gizateriaren eta basakeriaren arteko ezbaia aurkeztuko du, edertasunaren eta itsusikeriaren arteakoa, artearen eta hilkortasunaren artekoa. Liciano Cáceres bikainak zuzendua, Leonor Manso, Carlos Bellos edo Guillermo Berthold aktoreekin. Galdu ezina. Antzerkiaren atala amaitzeko, bi lan: “Gorria urtera”, Kabiaren azken lanak Virginia Wolf-en mundu bakarra eta Shakespeareren Olivia tartekatzen ditu. “Emagaldu baten epaiketa” historia osoan iseka gehien jaso duen emakumeari eskaini zaio, alegia, Troyako Helenari. Carmen Machi izango du protagonista, bere alderdi tragikoena lantzen.

Indar handiz hasi da Masters at Work zikloa. Otsailaren 14an benetako jazzetik rock destilatueneraino doan tartea erabat hankaz gora jarri duen musikaria, Manu Katché da. Duen musika-nortasunaren pisuaz jabetu gaitezen, hona hemen izan dituen lankideen zerrenda: Peter Gabriel, Joni Mitchell, Sting, Dire Straits, Tears for Fears, The Christians, Robbie Robertson, Joan Armatrading, Paul Young, Tracy Chapman, Pino Danielle, Simple Minds, Joe Satriani, Richard Wright. Ia deus ez. Ray Gelato izango da taula gainera igoko den hurrengo izarra, bere seikotearekin swing eta jazz ikastaroa emango digu. Egun sustraiak benetako jazzean errotuta dituen azken klasikotzat dute eta benetako showmana da, jostun aparta musikarik klasikoena swing-aren standarrekin lotzeko. Paul Mcartney berak nahi izan zuen bere ezkontzan zuzenean izatea, eta Bryan Adams ere jarraitzaile du. Hilabeteko azken hitzordua beste ezinbesteko batekin izango dugu: Verónica Ferrero. Musika afroamerikarrak eta folkak erakarrita, jazzak estatuan dituen maisu onenetakoa.

Seán keane, Klown ikastaroak, Thinking Football ekitaldia eta beste hainbat izango dituzu zain BBK Salan.
Toc, toc, toc.

Eta, beti bezala, informazio gehiago Facebook-eko ekitaldietan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top