Zerbait ezberdina nahi dute ikusleek: Corizonas

Bi talde eta helmuga bakarra. Eta helmuga hori BBK Salako oholtza gainera igotzea baino ez da. Los Coronas eta Arizona Baby taldeek egun dagoen bateratze soniko ikusgarriena egin dute. Behin, jende aurrean kasualitatez eginiko agerraldi emankor batzuen ondoren sortu zen taldea. Corizonas-ek jendea zur eta lur utzi du, azkenaldiko bira liluragarrienetakoa egin eta gero. Izan ere, une gozoan daude, kritika apartak ari dira eskuratzen eta ikusleek ere harrera bikaina egin diete. Urtarrilaren 13an aurkeztuko dira BBK Salan beraiek eginiko 12 abestirekin eta besapean bilduma aparta dakartela, “The News Today” izenekoa.

Benetan ohore handia izango da BBK Live Bereziak zikloa honela zabaltzea eta Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua horrelako talde baten eskutik hiriaren bihotzera ekartzea. Oso soinu originala dute. Eredu hartu dituzten musikarien zerrenda ere aski zabala da. Berezkoa. Bakarra. Rock and roll zirkus dute mintzagai. Bat-batekotasuna dute ikur nagusia. Gutxiago gehiago da. Gauzen errealitate soilaz aritzen den taldea da. Burbuila eta nerabeen ametsak bazterrean utzita datoz. Errealitatea dute izerdian. Bizitzari aurrez-aurre begiratzen diote. Bete ezin diren ametsak albo batean utzi eta errealitatezko giharrak dituzte. Soinu bakarra dute. Atzokoaren eta egungoaren arteko nahasketa bat. Fleet Boxes edo My Morning Jacket atsegin badituzu jakin badakizu zeri buruz ari garen. Urrats bakoitza birritan pentsatua dago, eman aurretik. Zentzua ematen diote eta jendeak atseginen duena egiteko gai dira beraiek barruan dutenari uko egin gabe. Ikusleek zerbait ezberdina nahi dute. Ikusleek Corizonas nahi dute.

Data: urtarrilaren 13a
Ordua: 21:00
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)
 
Sarrerak erosteko (abenduaren 20tik salgai):
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top