Artea eta futbola

Futbola gertakizun sozial izanik, hausnarketa sakona egitea proposatzen dugu. Kirolen artean nagusi denak gure gizarteetan duen zeregina. Ezbaika. Proposamen berritzailea BBK Salako gure taulan lehiaketa hutsa gainditzeko. Thinking Football ekimenak kirolak gure gizartean duen rollari buruz pentsatzeko gonbita egiten du. Ekimen handi honetan argazki erakusketa original bat eta izarrez betetako mahai ingurua proposatzen dizkizuegu. Azken hau urtarrilaren 19an egingo da eta Enric González, Juan Villoro eta Jorge Valdano protagonista izango ditu. Izenburua “Futbola eta gizarte garaikideak”. Urtarrilaren 17tik aurrera, “O Campo” izeneko argazki bilduma erakutsiko dugu, Joachim Schmid artista alemaniarrak eginikoa. Argazkilari honek satelite bidez ateratako irudien bitartez Brasilgo futbol zelaiak erakusten ditu, hiri handietako etxeen artean sartuta, zokoratuta, lurraren maldei egokituta, zelai txikiegiak askotan, mundu osoan jokalari bikain gehien dituen herrialdeetako batean. Artea eta futbola.

Urtarrilaren 17tik otsailaren 29ra.

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top