Corizonas + Lambchop Bilbao BBK Live Bereziak!

Arrakastatsua izan zen. Ikusleek eman zuten erantzunarengatik. Kritikarengatik. Eta ez da hor geldituko. Bilbao BBK Live Bereziak-en lehen edizio arrakastatsuaren ostean, bigarrena dator. Hurbileko bi talderekin. Ongi sentiarazten duten abestiekin. Nortasun propioa duten abesti zintzoekin. Maila guztietan laudorio gehien jasotzen ari den jaialdiaren espiritua dakarten bi hitzordu. 2012ko Bilbao BBK Live berotzen joateko, Bilbo hiriaren bihotz erdian.
 
Gaua datorren urtarrilaren 13an piztuko dugu, Estatuko musika-ingurumariari oktanaia handiena ematen ari den bandetako batekin. Bi talde eta helmuga bat: BBK Salako oholtza. Arizona Baby eta Los Coronas taldeek bat egitea erabaki zuten eta horrela sortu zen Corizonas, oraindik orain bere abesti berriekin diskoa plazaratu duen taldea, ‘The News Today’. Bi belaunaldi eta musika ulertzeko bi modu ezberdin. Folk, country eta Rocka, estilo dotoreaz, estatu osoan harrera bikainena jasotzen ari den bira batean. Egungoa, ezinbestekoa.
 

Zikloaren hurrengo geldialdiak martxoaren 31ra garamatza. Estiko bakar batean mugatu ezin det artista batekin. Lambchop bikainaz ari gara, eta Nashville bere jaioterriko country dotorearen eta soul, pop, jazz, rock edo abangoardiako soinuen nahasketa dotoreaz ari gara…Kur Wagner kantari eta konpositore beteranoaren taldeak taula gainean lankide izango du Cortney Tidwell estatubatuarra, hau ere Nashvilekoa. Galdu ezinak.


Watusii

cortney tidwell | Myspace Music Videos

 
 
Bilbao BBK Live Bereziak 2012 
 
CORIZONAS (abenduaren 20tik aurrera salgai)
 
Data: 2012ko urtarrilaren 13a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
 

LAMBCHOP + Cortney Tidwell 
(abenduaren 20tik salgai)
 
Data: 2012ko martxoaren 31
Ordua: 20:00 – Cortney Tidwell 
Ordua: 21:00 –Lambchop
Sarreren prezioa: 25€
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:

BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak

944 310 310

Sarreren salmentako web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top