Munduko oparirik onena


“Bilbokoa, betidanik” gabonetarako liburu eta opari perfektua. Galoi handiak dituen dokumentua. Bakarra. Bilbotar perfektuaren gida-liburua.

Bilbotar jatorrentzat. Bilbotarrentzat, jaio diren lekuan jaio direla. Guztiontzat. Kolore biziz jantitzako 175 orrialde, bilbotar ikur eta gertakari nagusiak errepasatzeko. Tomás Ondarra artistaren eta Jon Uriarte kazetariaren eskutik, batek irudiak jarri ditu eta besteak lumaren ekarpenak. Bederatzi egun dituen aste horri begiradizoa, Aste Nagusiari alegia. Licor del Polo, polotik ez datorrela jakingo dugu, Bilbotik baizik. “Arrikibar-eko eroaren” mitua ezagutuko dugu. Bilboko ura. Iparraldeko garagardogilea. Ahateen parkea. “Tigrea”ren eraikina. Iturribideko pintxo morunoak. Foruetako ganbak. Eme-ko traingeluak. Alamedako felipadak. Arreseko Karolinak edo trufak …eta horrela munduko etabarrik luzeena osatu arte.  
 
Bilbotarren bihotzean, erdi-erdian jotzeko oparia. Edizio oso berezia, eta bigarrena ere izango duena, lehena aitaren batean agortu baita. Oso laster, BBK Salako gure dendan. Eta 7,20 € soilik.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top