Goi mailako astea. BBK Mendiko Astea.

Gizona etengabe dabil bere mugen bila. Amaierarik ez duela dirudien mundu batean. Aukera amaigabeak. Abentura ezagun dugunaren mugetan. Mendiarekiko grina. Eta hau guztia sakonago ezagutzeko, urtearen mugetan dator BBK Mendiko Astea.

Abenduaren 2an bidea zabaltzeko erakusketa bat dugu, “Hego Polora iritsi zirenetik mendea: Admunsen, Scott eta Shackleton. Jerónimo López eta bere hitzaldiarekin jarraituko dugu hilaren 12an, planetaren beste mutur batera iritsi arte. “Antardida, atzo eta gaur”. Bera izan zen Espainian zortzimilakoa lortu zuen lehena (Manaslu 1974), bai eta Kapitan pareta eskalatu zuen lehen espainiarra ere. Madrilgo Unibertsitatean Geologia Katedraduna, egun Antardidaren ikerketan nazioarteko espezialista handienetakoa da.

Mendia eta palomitak ere izango ditugu. Eseri zaitez, goi mailako zinea ere badugulako. Klasikoa. Ona. Javier Alonso Aldama eliteko alpinistak 30 hamarkadako filme onenetakoa aurkeztuko digu, Cervinoren inguruan egina, “erronka” “Whymper eta Cervinora igoera”. Mendiak izan duen beste izar handi bat protagonista duela, Luis Trenker. Hori asteartean izango da. Biharamunean, “K2-ko iparraldeko muturra” izango dugu zain, munduan oxigeno botilarik gabe 14 zortzi milakoak eskalatu zituen emakumearekin: Gerlinde Kaltenbrunner.

Astea, muturreko eskaladak eta alpinismoak dituen ikur handienetako batekin amaituko dugu: Leo Houlding-ekin. “Wildest Dream” fikziozko luzemetrai mitikoarekin etorriko zaigu, 1924an Everesteko ipar ixurian zer gertatu zen argitzeko.

12/2-12/21 Erakusketa: “Hego Polora iritsi zirenetik mendea: Admunsen, Scott eta Shackleton” 10:00-21:00
11/13 Antártida atzo eta gaur 20:00
12/13 Erronka 20:00
12/14 K2-ko iparraldeko muturra 20:00
15/12 Wildest Dream 20:00

Sarrera doan aulkiak bete arte!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top