Mendian segurtasuna BBK astea

Guztiok dugu ezagun euskaldunok mendia nola atsegin dugun. Tontorrak gainditzea. Zailtasunez beteriko zokoak konkistatzea. Tontor zailenen gainetik altxatzea. Ikuspegi ezberdina izatea. Naturaren edertasunaz gozatzea.

Baina arriskuak ere badira. Bere osotasunean gozatu eta arriskuak baztertzeko, gure prestakuntza hobetzeko, horretarako eta gehiagorako hasiko da mendian segurtasuna BBK astea. Urte berri batez. Beste edizio berri bat, gugan ohikoa den goi mailako egitarauarekin.

Bidea azaroaren 21ean zabalduko dute, neguko mendiaz aritzeko: elurraz eta elur-jauziez. Istripuen arriskua txikitzeko gakoetan oinarrituko dira. Horretarako, gure artean izango da Jordi Gavaldá, Val d´Aranen elur-jauzien arduraduna eta ACNAko Presidentea. Biharamunean, Iñaki Ituarte, Paz Sanda eta Sendoa Ballesteros igoko dira oholtzara, mendiko istripuez hitzegiteko. Zergatiak eta hauek ekiditeko bideak aztertuko dituzte. Hilaren 23an egitarau hirukoitza: hezkuntza, prebentzioa eta prestakuntza Euskal Mendi Federazioko medikua den Kepa Lizarragaren eskutik. Luís Masgrauk (Aragoiko Mendi Federazioko Presidentea) Aragoiko bizipenak azalduko dizkigu: Mendia segurtasunez bizi. Eta “Mendiko istripuen aurreko jokabide operatiboa” hitzaldian Barne Saileko Helikopteroen unitatearen eta Ertzaintzako DAEM erreskate taldearen partaidetza izango dugu.

Amaiera ekitaldian Raúl Fernandez de Arroiabe Barne Sailburuordea eta Víctor Fernández de Erentxun mendiko aseguruetan espezialista izango dira.

Post honen tontorrean esan dizugunez, goi mailako egitaraua. Zure zain gara.

Azaroak 21:
20:00 Jardunaldien hasiera.
20:15 Neguko mendia: elurra eta elur-jauziak.
21:15 Hitzaldia.

Azaroak 22:
19:15 Mendiko istripuak. Zergatien azterketa eta ekiditeko neurriak.

Azaroak 23:
20:00 Hezkuntza, prebentzioa eta prestakuntza.
20:15 Aragoiko bizipenak: mendiak segurtasunez bizitzea.
20:45 Mendiko istripuen aurrean jokabide operatiboa.

Azaroak 24:
20:00 Mendiko erreskateen kostua.

Sarrera doan, aulkiak bete arte

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top