Mitua: Rickie Lee Jones

Sailka ezina. Originala. Artista miresgarria. Rickie Lee Jones-ek hurrengo azaroaren 29an BBK Salan lur hartuko du.

Bere ibilbidean, era guztietako estiloetan aritu izan da Jones, rock, rhythm and blues, pop eta jazza tarteko, sailka ezina den berezko estiloa sortuz. 70eko hamarkada bukaeran, Tom Waits eta Chuck E. Weiss bezalako izarrekin harreman estua izan zuen, eta azken honetan oinarrituta sortu zuen “Chuck E.’s in Love” bere arrakasta handia. Tom Waits bikainak eginiko bi diskoren azalean ere ageri da Jones: Foreing Affairs y Blue Valentine diskoetan, alegia. Egun, 2 Grammy sari eta 8 izendapen ditu patrikan. Zakurrak ditu hankapean.

Dohatuak. Musikaz miresgarriak. Rickiek goi mailako musikariak lagun dituela egingo digu bisita. Reggie McBride lilluragarriaren baxuak jarriko ditu ildo nagusiak. Jeff Pevar handiak bere gitarraren sokak birrinduko ditu. Tom Canning-ek izango du bere teklatu hipnotikoekin musikari hatsa emateko ardura. Konpasa Jonhy Fridayk jarriko du baterian. Eta hegan eginaraziko digu haize sekzioak: Scott Mayo saxoan, Andrew Lippman tronboian eta Jamelle Williams tronpetan. Emozioa gainezka eskainiko duen ikastaroa izanen da, seguru gaude.

Izar konbo ikusgarri honek kantari estatubatuarraren lehen bi biniloek pilatzen zuten magia zuzenean eskainiko digu. Bere izen bereko “Rickie Lee Jones” 1979an eta 1981ean kantaria aupatu zuen “Pirates” mitikoa.

Formatu intimistan. Desiratua. Adiktiboa. Rickie Lee Jones beti. Urteko hitzordu nagusienetako baterako gutxiago gelditzen da. Ez diezazula inork konta.

Data: 2011ko azaroaren 29a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 35,00 €
Deskontua: %25 BBK-ko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
Sarreren salmenta-weba

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top