Uncensored: VI Zentsura AT!

Zentsurarik gabeko bertsioa dator. Mozketarik gabe. Isilunerik gabe.

Genero honetan egiten diren jaialdien artean nagusia dator. Zentzura At! seigarren edizioan dator, isilpetzen den musika, debekatutako irudia edo moztutako informazioa injustizia salagarria dela aldarrikatzeko. Eta honaino iritsi gara esateko. Uneren batean, arrazoiren batengatik eta herriren batean zentsura jasan duten artista guztiak babesteko. Aurten, gainera, inoiz baino egitarau handiagoarekin dator. Ekitaldi interesgarriz beteriko zerrenda. Astebetean zehar jaialdi honetan tokia izango dute hainbat arte-adierazpenek, zentzurik zabalenean. Erakusketak, artistekin lan-mahaiak, hitzaldiak, kontzertuak eta filme erakusketak izango ditugu.

Tuareg “Bombino” musikak etorkizunean izango duen izar handienaren musikarekin gozatuko dugu. Taula gainera “Hugh Masekela” tronpeta-jotzaile eta konpositore oparoa igoko da, bai eta herri hark jasan zuen gerra ankerreko errefuxiatu eta biktimez osatutako “Sierra Leone´s Refugge All Stars” taldea ere. Hainbat filme erakustiko ditugu, hala nola “Agadez, the musica and the rebellion” eta “Sierra Leone´s Refugge All Stars” historio sakona. Ostegunean, “kazetaritza eta zentsura” mahai ingurua egingo da. Hamaitzeko, eta bertan izar handi bat izango da “Blog Generación Y”: bideokonferentzia Yoani Sánchez-ekin idazle eta blogegile kubatarra, egun munduan dagoen pertsonaia eraginkorrenetakoa Time aldizkariaren arabera.

Jaialdi honetan zentsura jasoko duen gauza bakarra zure iritzia ez ematea izango da.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top