Diotenez munduko fan handiena Bilbokoa da.

Munduko fanik handiena pertsona bakarra izan daiteke.

Lehia estua da. Lehiaketa abian da. Orain, beste froga bat jartzera goaz. BBK Salako urte osorako sarrera bat lortzeko zer egiteko gai zaren ikusiko dugu. Bidali zure bideoa BBK Salaren fana zarela erakutsiz soylapersonamasfandelmundo@salabbk.es-era eta zorte on.

Egin txalo biharko egunik ez balego bezala, sortu abesti bat, errima bat, ekitaldi bat, flashmob bat, utzi eztarria irrintzi luze batean, ongietorri guztiak…

Guk Vimeon dugun kanalean eskegiko dugu. Gainera, ekitaldi bat zabalduko dugu FBen zuk zeuk lehen horman eskegi ahal dezazun, zure lagunei gonbita bidali eta komentarioak utzi ditzatzen. Gainera, badakigu BBK Salako fanak interesgarriagoak direla eta lagun asko dituztela. FB ekitaldian “atsegin dut” gehien duten bideoek puntu fanatikoak eskuratuko dituzte. Eta gauza bera Vimeoko Likes gehien dituztenekin ere.

Twitter kontua baduzu, puntu extra batzuk lortu ahal izango dituzu. Eskegi zure bideoa #SoylaPersonamásFandelMundo hastag-ekin eta zure followerrei (gure follower ere izan beharko dute) RT egiten utzi.

Aurreratzen dizugu, FBn jasotzen dituzun botoek Fben gure lagun direnen botoak izan beharko dute, bai eta Volar con la Sala BBKren fanak ere.

Botuen zenbaketa egingo dugu eta (tanbor arrada) urtearen bukaeran, abenduaren 15ean, jakingo dugu nor den MUNDUKO PERTSONA FANENA.

Denbora hegan doa, gutxiago gelditzen da.

Hiru.
Bi.
Bat.
Akzioa. Hartu kaleak eta ekin grabaketari.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top