Ostiarala 13 beldurgarria Salan: FANTen amaiera ekitaldia

Zinema. 2016ko maiatzaren 13an. 20:00etan

Alfonbra gorria zabal dezagun. Etiketaz jantzi gaitezen. Buruan zinea duen hiri honentzat ekitaldi aparta.

Aurten FANT Jaialdiaren itxiera ekitaldiko gala hartuko du Salak, maiatzaren 13an, ostirala, bi lan bikain eskainiz: “Graffiti” laburra eta “Baskin” luzemetraia harrigarria, ohiko sari banaketarekin batera.

“Graffiti”k Mundu apokaliptikora garamatza. Apurtutako hiria. Bizirik dirauen lagun bakarra. Edgarrek bakarrik bizitzen ikasi du, ezagutzen genuen bizitza guztia akabatu zuen ‘gertakariak’ kutsatutako zonaldeetatik at.

“Baskin” lanean polizia talde batek nahi gabe, infernuaren atea zeharkatzen du, zaharkitutako eraikin batean meza beltz batera iristen direnean. Can Evrenol zuzendaria Istanbulen jaio eta hazi zen, Kenteko unibertsitatean, Canterburyn, Zinea eta Artearen Historia ikasi zituen. Gradua lortu ostean, beldurrezko laburmetraiak idatzi, ekoitzi eta zuzendu ditu, bere kabuz. Nazioarteko zenbait sari jaso ostean, mundu osoko 40 jaialditan aukeratu dituzte bere lanak, generoaren barruan erakusteko.

- Sari banaketa
- Graffiti (2015 · Lluís Quilez · Espainia · 30 min)
- Baskin (2015 · Can Evrenol · Turkia, AEB · 97 min)

Data: 2016ko maiatzaren 13an
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 5€
Deskontua: Euro 1eko deskontua Kutxabankeko txartelekin, Fas Zine Klubeko karnetarekin, El Correo, Azkuna Zentroa eta Frantziar Institutuan (txarteldegian).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top