Lurra ikaratzen duen ahotsa: Aldina Duarte

Noites de Fado. 2016ko ekainaren 1ean. 20:00etan.

Bere ahotsak lurrikara sortzen du, zama sakon eta poetikoagaz. Mindutako maitasunari abesten dio, pasio neurri gabeari edota emakumetasunari. Aldina Duartek histrionismorik gabe kantatzen du, baina hitz bakoitzean egia hutsa bilatzen du, eta ariman gertatzen zaionaren benetako ispilua dira bere abestiak.

Oholtza gainean oso zuhurra da. Soiltasuna, interpretazioa eta hitzei darien malenkoliazko edertasuna eta poesia uztartzen ditu Aldina Duartek. Ahots zurrunbiloak, tonua eta ukitua, historiaren eta tradizioaren sendotasuna beharrezkoa duen soinu bakana.

Ekainaren 1ean sustraidun emozioak BBK Salako oholtza gainean.

Aldina Duarte: ahotsa
Rogerio Ferreira: fado-biola
Paulo Parreira: gitarra portugaldarra

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazlea honakoa da: Maite Martinez Alonso (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, ekainaren 1eko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko ekainaren 1ean
ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 18 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top