Morenteren gitarrak: magia ufadak #MorenteSiempre

BBK flamenkoa. 2013ko maiatzaren 12an. 20:00etan.

Kondairak omentzea beharrezkoa da. Eta sormenaren bidez egitea. Ortodoxia, ohiturak eta berrikuntza ikur direla. Hori da zinezko omenaldi honen helburua.

Enrique Morentek beti zaindu zuen gitarra, maisu onenak alboan zituela. Hauetako hiru bere familiakoak bezala izan ziren, bere ondoan askotan jo zutelako: Pepe Habichuela, Rafael Riqueni eta Montoyita, eta beraiek dira “Guitarras de Morente” ikuskizuneko protagonistak, José Manuel Gamboa zuzendari dela.

Maiatzaren 12an, inoiz ezagutu den maisu handienetako bat omentzeko anaien arteko bilkura egingo da. Oholtza gainean antzemango da hasieratik elkarrekiko izan zuten miresmena. Batik bat musikarekiko zuten maitasuna, kanteak sortzen zien zirrararekin batera. Handia izanen da, espiritualtasunez eta emozioz betea. Solea ugari, magia ufadez inguratuta.

Gitarrak: Pepe Habichuela + Rafael Riqueni + Montoyita
Kantea: José Enrique Morente
Txaloak: Ángel Gabarre Y Antonio Carbonell
Gidoia eta zuzendaritza: José Manuel Gamboa

Data: 2013ko maiatzaren 12an
Ordua: 20:00etan.

Prezioa: 20 €
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertuetarako bonoa Kutxabankeko txartelekin: 75 € (2 bono txartel bakoitzeko). 65 urtez gorakoentzat 5 kontzertuetarako bonoa: 60 € (2 bono txartel bakoitzeko). BBK Salako txarteldegian bakarrik salgai.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top