Jazzaren bizigarri berria: Andrea Motis & Joan Chamorro Group

Kontzertua. 2016ko maiatzaren 21ean. 20:00etan.

Jazzaren oinarriak mugituko ditugu. Generoaren bizigarri berriari irteten utziko diogu. Uhin grabitazionalak jarraitzen saiatuko gara.

Andrea Motis eta Joan Chamorro dira jazzaren bizigarri berria. Impulse etxearekin beren hurrengo disko berria grabatzen izan dira New Yorken, eta BBK Salan abesti sorta berri hori aurkeztuko dute.

Kataluniako jazzaren erreferentzia nagusietakoa dira dagoeneko eta jazzaren munduko klub eta areto onenetan jo izan dute, adibidez You & The Night & The Musicen, Parisko Olympian edo Cape Town International Jazz Festivalen, Lurmuturreko Hirian (Hegoafrika). Zerbaitegatik izango da. Gainera, Japonian eta Estatu Batuetan maila handieneko oholtzetan jo izan dute.

Ezohikoa da horrelako arrakasta lortzea Estatuko talde batek, Andrearen gaztetasuna eta talentua ongi bateratzen baita Joan Chamorro bezalako maisu zailduarekin. Izan ere, azken honek maila handiko musikariekin jo izan du, tartean Tete Montoliu, Slide Hampton, Bebo Valdés, Randy Brecker, The Manhattan Transfer, Stevie Wonder…

Lurrean errotuta dituzte oinak, baina beren jazzak zerura begira jarriko gaitu.

Andrea Motis: ahotsa, saxo garaia eta sopranoa, tronpeta
Joan Chamorro: kontrabaxua, saxoa eta ahotsa
Ignasi Terraza: pianoa
Josep Traver: gitarra eta sokak
Esteve Pi: bateria

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak dira: Sonia Somago Martin, Maria López eta Jorge Payas Arberas (Facebook) eta @BACALL1 eta @DonSwings (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebook edo Twitterenen erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, maiatzaren 21eko 10:00 baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko maiatzaren 21ean
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top