Bilbo dantzan: all style dantza lehiaketa

Break On stage. Dantza. 2016ko maiatzaren 7an. 19:00etan.

Oholtza gaineko dueluaren garaia da. Armarik onenak atera eta guda irabazteko unea iritsi da. Beste urte batez, breakdance onena izango dugu Break On Stage 2016 Bilbo ekitaldian, eta bertako all style koreografia dantza lehiaketan.

Hurbileko zonaldeetatik etorritako dantza bikote eta taldeek, proposamenik interesgarriena aukeratuko duen epaimahaiaren aurrean dantzatuko dute. Lehiaketa ez da dantza-estilo jakin batera mugatzen, hain zuzen ere aurkakoa sustatzen du, estiloak nahasteko ahalmen handiena duen koreografia bilatu nahi du. Estiloak honakoak izan litezke: hiphop, house, breakdance, looking, funky, garaikidea, popping, funkya, klasikoa, modernoa, jazza…

Koreografiek 3 minutukoak izan behar dute, gehienez. 20 taldek esku hartu ahal izango dute. Mikel S. Bilbaoren akustikoaz gozatuko dugu eta sari banaketa gala izango dugu.

19:00etan: aurkezpena eta epaileen koreografia
19:15etan: lehiaketaren hasiera; 20 koreografia
20:30etan: epaimahaiak erabakitzen duen artean, Mikel S. Bilbaoren kontzertua
20:50 etan: sari banaketa

Data: 2016ko maiatzaren 7an
Ordua: 19:00etan.

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top