Celeste Rodriguesekin Lisboako abesti goibela

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 18an. 20:00etan.

Doinu negartiak atzekoz aurrera jarriko ditugu. Lisboako kante jondoa berregituratu eta zaharkitutako topikoak ukatuko ditugu.

Maiatzaren 18an Celeste Rodriguesen txanda izango da, Amália Rodriguesen apartaren ahizpa txikienarena. Diotenez Amaliaren erruz maite du fadoa eta seguru gaude Rodrigues sendiaren berezkoa DNAk fadoa duela sartuta. Horregatik, hain zuzen ere, hainbeste jarraitzaile ditu doinu portugaldarrak. Gaitasun espresibo neurrigabea eta sentipenen intesitate paregabea ditu berezko ezaugarri sendi honek.

Celeste Casablancan hasi zen abesten, txikitan, 1951n, bere ahizpa bezala. Baina fadoaren barruan erabat bide desberdinak hartu zituzten. Ordundik, Lisboako auzo tradizionaletan fadista izanez bizi da. “Fado jatorraren” eredu nagusietakoa da gaur egun, eta lanean jarraitzen duen fadista helduenetakoa da Argentina Santos, Anita Guerreiro eta Maria Amélia Proençarekin batera. Nazioarteko sona duten artistekin hainbat aldiz lan egina da, tartean Luís Guerreiro, Marizaren gitarristarekin eta Luís Varatojorekin. Lisboako fadoaren beste ordezkari batzuekin batera, Ricardo Reis handiak Sao Carloseko Antzoki Nazionalerako gonbita egin zion “Cabelo branco é saudade” ikuskizunean. Parisko Cité de la Musiquen ere abestu du, bai eta Erromako Auditorioan eta Oportoko Musikaren Etxean ere.

Celeste Rodrigues: ahotsa
Pedro de Castro: gitarra portugaldarra
André Ramos: fado-biola
Francisco Gaspar: baxua

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazlea honakoa da: Iñaki Fdez de Gamboa (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, maiatzaren 18ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko maiatzaren 18an
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 18 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertutarako bonoa: 90€. Prezio berezia: 70€, Kutxabankeko txartelen jabeentzat (gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top