Jazzaren jabeak: Albert Sanz & Javier Colina

Jazza hileroko BJC-BBK. 2016ko maiatzaren 11n. 20:00etan.

Jazzaren hizkuntza menperatzen dute. Hori da beren sekretua. Maiatzaren 11n, Espainiako jazzaren bi eredu indartsuenak: Albert Sanz & Javier Colina.

Albert Sanzek hainbat bira egin ditu sona handiko artistekin, hala nola Kurt Rosenwinkel, Chris Cheek, Mark Turner, Guillermo Klein edo René Marierekin; beste hainbaten ohiko laguntzailea da, tartean Javier Colina, Silvia Perez Cruz, Jorge Rossy edo Perico Sambeat. Valentziako kontserbatorioan ikasia da, bai eta Bartzelonako taller de Musics-en ere; 1999an SGAE erakundearen saria jaso zuen, eta “Des D’aquí” diskoak Espainiako Jazz Disko onenaren saria jaso zuen, Berklee College of Music de Bostonek beka eman zion, eta Cum laude graduazioa eskuratu zuen. New Yorken 2002an Kurt Rosenwinkel, Chris Cheek eta Joe Martinen taldeekin jo zuen, eta ‘Los Guys’ aretoko Jazz Galleryn zuzenean lider izanik jo zuen, Larry Grenadier, Jeff Ballard eta Chris Cheekekin. Ondoren etorri ziren “El fabulador”, “Albert Sanz y los Once dedos” izenpean grabatua, 2004an; Masa Kamaguchi eta R.J. Millerekin grabatutako “Metamorfosis”. Sílvia Pérez Cruz & Javier Colina Triorekin “En la imaginación” egin ondoren, Sanzek “O que serà” plazaratu zuen, Al Foster eta Javier Colinarekin. Bere azken lana Bigbandentza izan da, “L’emigrant”.

Javier Colina egun dagoen kontrabaxu jotzailerik onenetakotzat daukate. Jazzean ospea egina daukaten musikariekin jo izan du, tartean George Cables, John Hicks, Louis Bellson, Gary Bartz, Jimmy Owens, Frank Lacy, Idris Muhammad, Perico Sambeat eta Tete Montoliu. Flamenkoa landu du, Tomatito, El Bola, Carmen Linares, Dieguito edo Enrique Morenterekin elkarlanean, eta Kubako soinua ere landu du Compay Segundo eta Ford Apache Band lagunduz; edo Bebo Valdesen Lágrimas Negras” lanean. Bere lanak hainbat garaikur lortu izan du. Si Te Contara” kaleratu du, jazza eta soinu kubatarrak nahasten dituen diskoa, Pancho Amatekin batera egina. Colina Miralta Sambeat CMS Triorekin bi disko atera ditu eta 2010ean bere azken lana egin zuen, “Colina- Serrano Project”, Antonio Serranoren armonikarekin. Lider izanik plazaratu duen azkena “En La Imaginación” da, bertan Silvia Pérez CruzekinKubako klasikoak berregituratzen ditu.

Data: 2016ko maiatzaren 11n
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top