Deolinda: eguzkiaren herrialdean

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 4an. 20:00etan.

Musikaren poza. Arimaren kantuari darion sentsualitatea.

Deolinda fadotik jaio zen baina, aldi berean, musika estilo honen garraztasun eta tristuratik ihes egiten du, melodia dantzagarriekin, hitz alaiekin eta estilo koloretsuarekin. Bere abestiak umorez eta ironiaz betetakoak dira, gaur egungo gaiei buruzkoak. Ez dute gitarra portugaldarra erabiltzen eta letrak ez dira saudadez betetzen.

Deolindaren izena taldeak sortutako fikziozko pertsonaia batetik dator. Neska gazte ezkongabea da, ez oso erakargarria eta Lisboako auzoetako batean bizi dena. Beti jaramonik egiten ez dioten mutilekin maitemintzen da. Era honetako neskak maiz ageri dira bere abestietan. Banda honek berebiziko arrakasta izan du ondoko herrialdean, eta fadoa berriztatzeko erabili duten estiloa bere garaian Madredeus taldeak izaniko ospearekin parekatzen da.

Maiatzaren 4an ikusiko dugu eguzki printzak nola uztartzen diren Deolindarekin .

Ana Bacalhau: ahotsa
José Pedro Leitão: kontrabaxua
Luís José Martins: gitarra
Sérgio Nascimento: perkusioa

Data: 2016ko maiatzaren 4an
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 21€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertuetarako bonoa: 90€. Prezio berezia: 70€, Kutxabankeko txartelen jabeentzat (gehienez 4 sarrera).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top