Jazz britianiarraren ezkutuko harribitxia: Barry Green Trio

Jazza hilabetez hilabete BJC-BBK. 2016ko apirilarem 21ean. 20:00etan.

Brit jazz berria. Ez zuen jazz musikari izatea erabaki, beste ezer ezin zuen izan, besterik gabe. Eta pasioz gainezkako lana dakarkigu.

Beretzat jazza maisu handien topagunea da, Barry Greeni buruz ari gara, jazz europarraren talentu berri horietako bat. Bere sekretuak teknika aparta eta pianoan duen bertutea dira, izan ere prestakuntza akademiko handia izateaz gain, bat batean aritzeko erreztasun aparta du. Barryk Britainia Handian ohiartzun handia izan du eta, apurka-apurka, bere herriko mugak gainditu ostean beste nazioetako ikusleak eta kritikariak poltsikoratu ditu.

Lider moduan dituen egitasmoez gain, maila handiko musikariekin aritua da, tartean Charles McPherson, Chris Cheek, Peter King, Tina Mayo, David Friesen, Bobby Watson, Perico Sambeat, Deborah Brown, Ben Street, Drew Gress, Martin Speake, Bobby Wellins, Ian Shaw, Anita Wardell, Jean Toussaint, Tom Rainey, Christine Tobin, Adam Kolker, Marc Miralta, Gerald Cleaver, Anders Christiansson, Ingrid Laubrock, Richie Cole, Jim Snidero, Jeff Williams, Stan Sulzmann, Us3, Henry Lowther, Julian Argeulles, Bill McHenry, eta askoz gehiagorekin. Baita maisu handienekin ere, Ben Webster, Coleman Hawkins, Roland Kirk, Evan Parker, Elton Dean, Tony Oxley eta Scott Hamilton kasu.

Moletone Records zigiluak fitxatu zuenean atera zuen lehen lana, “The Music of Chance”, Ben Street eta Jeff Williams ondoan zituela. Ondoren plazaratu zuen “Turn Left at Monday”, Dave Green baxu jotzaile handiarekin, Alec Wilder eta Ornette Colemanen ezohiko konponketak bilduta. Moletone etxean eginiko hirugarren lana “Babelfish” izan zen. Lan honetan Brigitte Beraha kantariarekin 13 urtetan izaniko lan-harremana laburbiltzen da, Chris Laurence eta Paul Clarvisen laguntzaz. Bere diskografia New Yorken hirukoan landu zituen bi emaitzekin borobiltzen da, “Great News”, Chris Cheek eta Gerald Cleverekin; eta “Almost There”, Drew Gress eta Tom Raineyrekin.

Barry Green, Britiania Handiko jazzaren harribitxi ezkutuena.

Barry Green Trio (BJC-en 25. urteurreneko extra)
Barry Green: Pianoa
Stephen Keoh: Bateria
Masa Kamaguchi: Kontrabaxua

Data: 2016ko apirilaren 21ean
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top