Slim Jim Phantom & Furiousen itzulera

BBK Music Legend Fest jaialdiaren aurkezpen kontzertua. 2016ko apirilaren 26an. 20:00etan.

Gau itzulgarriak. Joan etorriko emozioak. Eta emateko asko duten horietakoak. Rockabillya goitik behera birmoldatu zuten, eta iraultzaren ikurra dira. Apirilaren 26an BBK Music Legends Fest jaialdia behar bezala aurkeztuko da, Slim Jim Phantom & Furiousekin, Stray Catsen eta R’N’Ren handienak gogora ekarrita.

Slim Jim Phantom, Stray Cats taldean Lee Rockeren eta Brian Setzeren kidea izan zen eta Europara dator bira egitera, Liverpooleko Furious rockabilly taldearekin batera. Brooklynen jaioa, NYCen, bere gurasoen jazz diskoak entzunez hazi zen Jim, beraz ez da harritzekoa bateria 10 urterekin jotzen hastea, benetan garaiz: “Zintzo esanda, bateriak ni neu aukeratu ninduen, ez dut gogoan beste ezer egin nahi nuenik” dio Phantomek. Musikazko inguru hartan, Mouse Alexanderrek eman zizkion klaseak (Benny Goodmanekin aritutakoa).

70ko hamarkada bukaeran Lee Rocker, ikaskidearekin jotzen hasi zen era berehala batu zitzaien Brian Setzer gitarra jotzailea. Gainontzekoa, esan ohi den bezala, historia da. 30 urte ondoren eta milioika disko saldu ostean, Slim Jim Phantomek mundu osoko ikusentzuleen inspirazio iturri izaten jarraitzen du. Askoren aburuz rockanrollak eman duen bateria jotzaile coolena da, eta oraindik ere rockabilly estiloko ehunka bateria jotzailek eredu hartzen dute.

Data: 2016ko apirilaren 26an
Ordua: 20:00etan.

Sarrerak agortuta.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top