Emozio beldurgarri eta fantastikoak: PREFANT 2016

Fantasiazko zinea. 2016ko apirilaren 28tik maiatzaren 1era. 19:00etan.

Fantasiazko zinearen hiriburu bilakatuko gara. Bilbok XXII. FANT Fantasiazko Zinearen Jaialdia hartuko du. Eta hasi aurretik, apirilaren 28tik maiatzaren 1era arte, PREFANT izango da BBK Salan. Emozio beldurgarrienak eta fantastikoenak gurean, doaneko sarrerekin.

Edizio honetan frantziar zinearen zikloa hartuko dugu, generoko klasiko batzuekin. Emankizunen artean izango dira Leos Caraxen “L´etrange couleur des larmes de ton corps”, film onenaren Cesar sarira izendatutako Lucas Belvauxen “Rapt”; eta Juliette Binoche ikusgarria dakarren benetako filma, “Mauvais Sang”.

Gainera, Sitgeseko zinemaldiraino bidaia egiteko aukera izango dugu, benetako izaera fantastikoa duten lanak hautatu baititugu, tartean Kristian Levringen “The Salvation” txalotua; Cédric Anger bikainaren “La prochaine fois je viserai le cour” indartsu eta azkarra; 11 urte zenituenean ezagutu nahi izango zenukeen “Turbokid” eta edizio honetako odol guztiak xurgatuko dizkigun “Blood Sucking Bastards”, Brian Jamesen lana.

Emozio izugarri eta fantastikoenak BBK Salan dituzu zain.

2016ko PREFANTen EGITARAUA

Osteguna, apirilaren 28a
19:00etan. Frantziar zinearen zikloa: “Mauvais Sang” (Leos Carax, 1986. Frantzia. 119 min.)
21:15etan. Sitges Tour Korrontearen kontra: “The Salvation” (Kristian Levring, 2014. Danimarka. 92 min.)

Ostirala, apirilaren 29a
19:00etan. Frantziar zinearen zikloa: “Rapt” (Lucas Belvaux, 2009. Frantzia. 125 min.)
21:15etan. Sitges Tour Korrontearen kontra: “La Prochaine Fois Je Viserai Le Coeur” (Cédric Anger, 2014. Frantzia. 111 min.)

Larunbata, apirilaren 30a
19:00etan. Frantziar zinearen zikloa: “L’etrange Couleur Des Larmes De Ton Corps” (Hélène Cattet y Bruno Forzani, 2013. Frantzia. 102 min.)
21:15etan. Sitges Tour Korrontearen kontra: “Turbokid” (François Simardanouk Whissell eta Yoann-Karl Whissell, 2015. Kanada, AEB eta Zelanda Berria. 93 min.)

Igandea, maiatzaren 1a
19:00etan. Frantziar zinearen zikloa: “Fantasiazko Laburrak”
21:15etan. Sitges Tour Korrontearen kontra: “Bloodsucking Bastards” (Brian James O’Connell, 2015. AEB. 86 min.)

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top