A disfrutar recordando a Enrique un rato: Estrella Morenteren, Arcángelen eta Dani de Morónen laguntzaz #MorenteSiempre

BBK Flamenkoa. 2016ko apirilaren 14an. 20:00etan.

Oroitzapena, maitasuna eta pasioa. Ikurrari eta pertsonari miresmena.

Apirilaren 14an Morenteren unibertsoan murgilduko gara, maisuak beste gutxik bezala menperatzen zuen muga-arteko artearekin gozatzeko, bere alaba baten eskutik. Bere artearen ertz guztiak, bere arimaren zirrikitu guztiak. Mitua, kondaira.

Ikuskizun honetan bat egingo dute Estrella Morentek eta Arcángelek, Dani de Morónen gitarra bide lagun eta adiskide dutela. Hau guztia José Luis Ortiz Nuevok zuzendua, ziklo honetan 2009an Enrique Morenten bidaide izanikoa.

Enrique Morenteren izarra BBK Salako oholtza gainean.

A disfrutar recordando a Enrique un rato

Kantea: Estrella Morente + Arcángel
Gitarra: Dani de Morón
Gidoia eta zuzendaritza: Jose Luis Ortiz Nuevo

Data: 2016ko apirilaren 14an
Ordua: 20:00etan

Sarrerak agortuta.

5 kontzertutarako bonoa Kutxabankeko txartelekin: 75 € (2 bono txarteleko). 65 urtez gorakoentzat 5 kontzertutarako bonoa: 60 € (2 bono txarteleko). Sarrerak BBK Salako txarteldegian bakarrik salgai.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top