Jazz askearen eramaileak: Marco Mezquida Trio & Bill McHenry

BJC-BBK Jazza Hileroko. 2016ko apirilaren 1ean. 20:00etan.

Eskari handia du. Ezbairik gabeko izarra da eta diskografia ikaragarria dauka. Era guztietako bakarlari eta taldeekin aritzeaz gain, antzezlanetan eta telebistan agertzeaz gain, Marco Mezquidak Estatu osoko musikarien artean agenda beteena dauka, hitzorduentzako ez baitzaio ia tarterik gelditzen, eta zerbaitegatik da.

Apirilaren 1ean bere free jazzarekin gozatzeko aukera izango dugu, bere hiruko apartarekin batera hilabeteroko zikloan.

Marco Mezquida Trio emozioz eta indarrez beteriko hirukoa da, ñabardura eta estilo ugarikoa. ‘Cantabile’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko dute, New York osoko tauletan jotzen duen saxofoilari onenetakoarekin: Bill McHenry. Menorkako piano jotzaile gaztea, Marco Mezquida da hirukoaren burua eta taldea Espainia osoan lan gehien egiten duten bi jazz musikarik osatzen dute: Marko Lohikari kontrabaxu jotzaile suediarrak eta Carlos Farlanga Argentinako bateristak.

Bill McHenry, saxofoi jotzailea eta konpositorea da, nazioarteko tauletan gaur egun sona handienetakoa duen musikari estatubatuarra. Buru dela zazpi bilduma plazaratu ditu, lehenak Sunnyside zigiluarekin, “Roses” eta “Ghosts of the Sun”, Paul Motian, Reid Anderson eta Ben Monderekin grabatu zituen. Eta 2012ko “La Peur du Vide” lana zuzenean grabatu zuen Village Vanguarden, Orrin Evans, Eric Revis, eta Andrew Cyrille lankide zituela.

Marco Mezquida Trio & Bill McHenry
Marco Mezquida: Pianoa
Carlos Falanga: Bateria
Marco Lohikari: Kontrabaxua
Bill McHenry: Saxo Tenorea

Data: 2016ko apirilaren 1ean
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarerrak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top