Bi kontinenteren arteko zubia: Yakambú + Dairi Brown

Musika eta Dantza. 2016ko maiatzaren 6an. 20:00etan.

Haize tropikaleko ufada. Latin jazz abestien haizetea. Benetakoa eta jatorra. Arrazadun abestiak. Epeltasun koloretsua barra-barra. Erritmo eta mambo ugari. Ozeanoaren bestaldeko musikarekin udaberriko hitzordua.

Yakambú da eta sustrai latinoko soinuak dakartza, tangoa, cha-cha-cha, danzon eta sonak, esaterako, jazz ukituekin bateratuta. Maiatzaren 6an etorriko dira “Al otro lado del Atlántico” aurkeztera, Dairi Brown dantzariaren mugimendu aberatsez lagunduta.

Gauaren erritmoa behar bezala finkatzera Denys Barzaga perkusio jotzaile ospetsua etorriko da. Musikaren bitartez bi kontinente bateratzen dituen soinuzko ibilbide dantzatua egingo dugu. Gure belarrietan murgilduko dira hainbat maisuren soinuak, tartean Dámaso Pérez Prado, el Rey del Mambo edota Lerman Nieves maisuaren konponketak. Soinu bero, pozgarri eta arinen arteko fusioa.

Data: 2016ko maiatzaren 6an
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top