Thinking Football Film Festival: begiekin entrenatzen

Zinemaldia. 2016ko apirilaren 4tik 19ra.

Prest gaude, sasoian. Laugarren edizioa dator, akzioz gainezka. 3,2,1, baloia dantzan da.

Ohorezko sakea apirilaren 4an egingo du “I believe in miracles” film handiak. Brian Cloughek zuzentzen zuen Nottingham Forest mitikoaren historia du mintzagai, taldea Ingalaterrako bigarren mailatik gorenera nola eraman zuen, 1979an eta 1980an Europako Kopak irabazteraino. Filma eskaini ondoren, BBK Salan izango dira ikusleekin hitzegiten kondairazko taldeko bi jokalari ohi: John Robertson eta Garry Birtles.
Irekiera ekitaldi honetan Pedro Asbeg egile brasildarrari 2015eko ikuslearen saria emango zaio, “Democracia em preto e branco” lanarengatik.

Biharamonean “Watching The Ball” laburra eta “O futebol” ikusiko ditugu, aita baten eta ezusteko lurraldeetan murgildu den semearen arteko topaketa, elkarrekin Mundial bat ikusi ostean ohitura arriskutsuetan hasi baita. Maracana zelaian “Geraldinos” filmarekin amaituko dugu ekitaldia, harmaila oso bat nola desagertu zen jakiteko.

Apirilaren 11n, ESPN Destino Fútbol kate ospetsuaren luzera ertaineko bi film: “Socrates, el artista del fútbol” eta “El viaje de San Marino”. Lehena Socrates handiari buruzko argazki intimoa da, bere bizikide eta futboleko adiskide izan zirene adierazpenetatik abiatutakoa. Bigarrenak Europako futbol selekzio txikienarekin batera egiten du bidea, FIFAko sailkapeneko azken taldearekin, San Marinorekin, Ingalaterraren aurka Wembley estadioan jokatu zuten sailkapen-norgehiagoka ardatz duela. Jardunaldia amaitzeko “Blanco, Celeste y Blanco” izango dugu, Osvaldo Ardilesek, Ingalaterran jokatu zuen lehen futbolari argentinarrak, barruan izan zuen urratuari buruzkoa da. Izan ere, bere jaioterria eta bizi zen herria, Ingalaterra eta Argentina, guda gordinean baitziren, Malvinetako irletan.

Hilaren 12an, “Padres Hooligans” laburra eta ondoren “Sunakali”, Muguhastako emakumeek futbolean jokatzeko izan ohi dituzten zailtasunei buruzkoa. Eguna Informe Robinson saioko taldeak eginiko azken bi lanen aurkezpenarekin amaituko da: “La leyenda de Tittishev”, Steve Davies jarraitzaile sutsuak bere taldearekin – West Hamekin- adiskidantzazko partida bat jokatzea nola lortu zuen erakusten duena, eta “La Lazio de las pistolas”.

Azken aurreko egunean, apirilaren 18an, “Le terrain” izango dugu. Film honek denboraldi oso baten jarraipena egiten dio hormigoiaren bultzada zitalak eta futbol talde batek duten gudari, azken hauek irabaztea –edo ez– lortu arte. “Gol de Cuba” lanak Zulueta herrixkara eramango gaitu, Cubako futbolaren jaioterria eta munduan beste inon ez bezala kirol hau benetan bizi duten lekua.

Apirilaren 19an amaituko dugu zinemaldia, bi plater nagusirekin. Lehena “Gascoigne”. 1990eko futbol mundialean kirolaren ikur historikoa bilakatuko zen jokalari bat agertu zen: Paul Gascoigne, talentuz beteriko gazte gihartsu eta egozkorra, final aurrekoa galdu ondorengo malkoekin Ingalaterra osoaren miresmena jaso zuena. Jardunaldi hau behar bezala amaitzeko, “Una meravigliosa stagione fallimentare”. Filmak hiri oso baten historio sinestezina kontatzen du, kolore batzuei zioten maitasunarengatik eragozpen guztiei egin zieten hiri eta hiritar batzuei buruzko kontakizuna. Berlingo 11 mm zine eta futbol jaialdi ospetsuan ‘Urrezko Hamaikakoa’ sariaren irabazlea.

Egitarau osoa

Apirilaren 4an
19:00etan. Jaialdiaren inaugurazioa eta “I believe in miracles” (Jonny Owen, Ingalaterra. 2015. 104 min)

Apirilaren 5ean
18:00etan. Watching the ball (Martin Kleinmichel, Holanda. 2014. 13 min) – O futebol (Sergio Oksman, Espainia. 2015. 68 min)
20:00etan. Geraldinos (Pedro Asbeg, Brasil. 2015. 76 min)

Apirilaren 11n
18:00etan. Destino Fútbol: Socrates, el artista del fútbol / El viaje de San Marino (Martin Ainstein, Damián Ainstein, Espainia eta AEB. 2015. 48 eta 27 min)
20:00etan.Blanco, Celeste y Blanco (Camilo Antolini, Argentina. 2015. 51 min)

Apirilaren 12an
18:00etan. Padres Hooligans (Alba Gómez, Alba Cid eta Sara Zelich, Espainia. 2015. 12 min) – Sunakali (Bhojraj Bhat, Nepal. 2014. 51 min)
20:00etan. Informe Robinson: La leyenda de Tittishev / La Lazio de las pistolas (Luis Fermoso eta Raúl Roman, Espainia. 2015 eta 2016. 26 eta 36 min)

Apirilaren 18an
18:00etan. Le Terrain (Agnès eta Xabi Molia, Frantzia. 2014. 74 min)
20:00etan. Gascoigne (Jane Preston, Erresuma Batua. 2015. 90 min)

Apirilaren 19an
18:00etan. Gol de Cuba (Remo Beutels, Belgica. 2013. 70 min.)
20:00etan. Una meravigliosa stagione fallimentare (Mario Bucci, Italia. 2015. 90 min)

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Emankizunen ordutegiak Athleticen partiden ordutegien arabera alda litezke.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top