JOL-ekin zirrara sortzen duten doinuak

Kontzertu solidarioa. 2016ko apirilaren 23a. 19:30etan.

Zirraraz betetako gau solidarioa izango da. Abestiek eurek ere emozioz betetzeko aukera izango dute. Indarrez eta talentuz betetako orkestra baten musikazko babesa hartuko dugu, elkartasunezko pop-rocka aitzakia hartuta. Liluratzen duen proposamen sinfoniko batek sortuko dituen txaloen erritmoan.

Leioako Gazte Orkestra izango da gurean, JOL izenekoa, eta Bizkaiko Caritasen etxerik gabeko alorraren aldeko kontzertu solidarioa egingo dugu. Pop-rock sinfonikoz beteriko kontzertu zirraragarria izango da, Fedor Vrtacnik konpositore eta konponketa-egile errusiarraren moldaketekin. Hainbat belaunaldiren soinu-banda izan diren doinuak entzungo ditugu, pop musikazkoak. Gure belarrietara iritsiko dira garairik ez duten hainbat klasiko, tartean “Amigos para siempre”, “Hijo de la luna”, “Smoke on the water”, Elvis Presleyren nahasketak, ABBAren “Waterloo”, “We will rock you” edo Beatlesen nahasketak, besteak beste.

Talde honek 25 urte betetzen ditu laster eta bere kalitateari buruz hitzegin beharrik, aintzat izanik bere zuzendariaren, Margarita Lorenzo de Reizábalen zehaztasuna, indarra, eta maila teknikoa.

Zure zain gara.

Kutxabanken elkartasunezko kontua sortu da, “Fila cero Astintze Cáritas Bizkaia” izenekoa, elkartasunezko ekitaldi honekin bat egin nahi dutenentzat: 2095 0375 10 9102329336

Zuzendaria: Margarita Lorenzo de Reizábal
Konponketak: Fedor Vrtacnik
Antolatzailea: Astintze 53-70

Data: 2016ko apirilaren 23a
Ordua: 19:30etan.

Sarreren prezioa: 14€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top