Gure emakumeak: krimena oholtza gainean

Antzerkia. 2016ko maiatzaren 28 eta 29an.

Barre eta kontakizun artean doan gau-pasa lasaia eten egiten da. Adiskidetasuna zalantzan jartzen da. Hiru gizon eta beren arteko harremana kolokan jartzen duen gatazka.

Ohiko karta partida jokatzeko hitzordua du gizonezko lagun talde honek, baina ezustean haietako bat berandutu egiten da. Aitzakia ona du: bere emaztea hil du. Inork espero ez duen abiapuntu honekin, moralitatea, berezko sinesmenak eta norberaren etika zalantzan ipinita, hiru gizonezkoak bata bestearen aurrean jarriko duen jokoa proposatzen du, atsedenik gabeko borrokan. Zer egin aspaldiko lagun batek era honetako delitua egiten badu?

Éric Assous egilearen “Nuestras mujeres” antzezlanak gai unibertsalak jartzen ditu mahai gainean: adiskidetasunaren balioa, egiaren aurreko konpromisoa, ororen gainetik den justiziaren ideia, zuzenaren eta okerraren arteko gatazka.

Krimena BBK Salako oholtza gainean.

Aktoreak: Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelano

Data: 2016ko maiatzaren 28 • 20:00etan
Data: 2016ko maiatzaren 29 • 19:00etan

Sarreren prezioa: 20€ (Aurrez) / 22€ (Emankizuneko egunean)
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
Kutxabanken orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top