Jaialdia kaiara sartzen ari da: SAIL in Festival

Nazioarteko Bela jaialdia. 2016ko martxoaren 3 eta 6 artean.

Benetako aurkikuntza. Adore eta eskuzabaltasun adibidea. Bilboko kresal usaina du eta belarekiko zaletasuna nabari zaio.

“SAIL in Festival” berriro kaiara sartzen ari da eta goi mailako egitarauarekin lotuko dugu txikota. Gatza nabari zaien filmak ikusiko dituzu: “Under 30”, “The Weekend sailor”, “From Timber to tide”, “Kids for Sea”, “Bubi Sansó y la vuelta al mundo en 80 días”, “The race before the race”, “Rolex Fastnet”…eta goi mailako gonbidatuak ezagutu ahal izango dituzu, tartean Sir Robin Knox-Johnston, Butch Darylmple-Smith, Tanguy de Lamotte , Bubi Sansó, Alex Pella, Nicolas Fabbri edo Rafa Trujillo, besteak beste, guztiak BBK Salako oholtzan izango baitira.

Gainera, otsailaren 26 eta martxoaren 6a artean “Mirabaud Yacht Racing Image 2015” argazki erakusketa izango da zabalik. Urtero egiten den argazki lehiaketako irudiekin eginiko erakusketa da, regatak mintzagai direla kirol honen funtsa eta emozioa argi eta garbi azaltzen ditu. Lehiaketan mundu osoko regata argazkilariek esku hartzen dute.

Osteguna, martxoaren 3a:
19:00etan.
• SAIL in Films: Under 30 + The Weekend Sailor (Nazioarteko estreinaldia)
• SAIL in Talks: Arno Stols, Javier De La Plaza, Bernardo Arsuaga, Butch Darylmple-Smith

Ostirala, martxoaren 4a:
17:00etan.
• SAIL in Films: From Timber To Tide + Beaufort Magazine + Viaporin Tuoppi + Sailing Conductors: Soundwave2berlin
• SAIL in Talks: Matias Autio, Janne Vartia, Hannes Hafenklang.
19:00etan.
• SAIL in Films: Go Around Again + Bubi Sansó y la vuelta al Mundo en 80 días + Tanguy De Lamotte: L’incroyable Vendée Globe
• SAIL in Talks: Bubi Sansó, Tanguy De Lamotte

Larunbata, martxoaren 5a:
17:00etan.
• SAIL in Films: Vixen’s Voyage + Aurora Ulani + Kids For Sea #2
• SAIL in Talks: Nicolas Fabbri.
19:00etan.
• Sir Robin Knox-Johnstoni omenaldia: Golden Goble 1968 + Velux 5 Ocean + Clipper Round The World Yacht Race
• SAIL in Talks: Sir Robin Knox Johnston, Unai Basurko, Javier Sopelana.

Igandea, martxoaren 6a:
17:00etan.
• SAIL in Films: Shackleton + Cruising In Stavanger + Explore Northern Norway + Sailing & Art: A Lifestyle In Controverse + Gyrecraft + Exxpedition: Making The Unseen Seen.
19:00etan.
• SAIL in Films: The Race Before The Race + Rolex Sydney-Hobart + Ted Turner’s Greatest Race Fastnet 1979 + Rolex Fastnet
• SAIL in Talks: Rafa Trujillo, Alex Pella, Javier Sobrino

Prezioa: 3€ saio bakoitza. Saio guztietarako bonoa: 15€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top