Itzela da Lucy Ward

Musiketan. 2016ko apirilaren 24an. 20:00etan.

Nortasun erakargarri baten indarra. Lucy Wardi talentuak gainezka egiten dio, gaztea izanda ere, oholtza osorik betetzen baitu. Emozioetara zuzenean doazen emankizunak eskaintzen ditu, umorez beteak. Ikusleen bihotzak urtzeko gai den ahotsaren epeltasuna eta kolorea. Bere brit-folkak pott eginda utziko zaitu, indarraren indarraz. Bere abestien heldutasunak argudio denak lapurtuko dizkizu.

Inork ez duen zera hori du Lucyk, puntaren puntaraino eramango duen zerbait hori. Gitarra, ukelelea eta konzertina jotzen ditu, baina ahotsa du tresna nagusia.

Data: 2016ko apirilaren 24an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top