Abalone Dots: bluegrassaren sustraietara bidaia
Musiketan. 2016ko martxoaren 20a. 20:00etan
Soinu zaharkituak. Aurpegi berriak. Tonu mingarria, erromantikoa eta etxeminezkoa. Amerikar musika tradizionalaren sustraietan murgilduko gara musika garaikideari begiratzeko. Oinordekotza eta garrantzia, berezko ukituarekin.
Abalone Dots bluegrassaren tradizioaren baitan bere soinu folkienarekin eta herrikoienarekin iritsiko da, indie eta pop osagarriekin gozatuta, beti ere. Belarriak asebete eta pozten dituzten soinuen nahaski ederra, garai berriotan. Abesti sakonak, musika zintzoa, benetazkoa eta zuzenean bihotzean sortua.
Besapean laugarren diskoa dutela iritsiko dira amerikar sustraidun musikaren berpizkundea eta orroak entzun ditzagun.
Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazlea honakoa da: Maider Araitz Gorroño Martin (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, martxoaren 17ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!
Data: 2016ko martxoaren 20an
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).
Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria