Marwan: tristuraren irribarrea

Kontzertua. 2016ko apirilaren 2an. 20:30etan

Sentibera da eta harrigarria da. Bere sentipenek hankapean hartzen zaituzte. Bere hitzak tristeak dira baina irribartsu datoz.

Zaila da oso samurki dakartzan hitzen ispiluan ez begiratzea. Abestiak bilusten ditu. Babesik gabe uzten zaitu eta bere doinuei besarkatzea baino ez zaizu gelditzen. Marwan da, musikaria, poeta eta ahoz-ahokoari esker areto-zirkuituko kantautore ezagunenetakoa izatea lortu du, hiri guztietan salak leporaino bete ondoren. Bere metaforak ahotik eta belarritik barneratuko zaizkizu.

Zirrikitu guztiak kolorez beteko ditu bere musikak. Abesten duenarekin identifikatuko zara, kontu pertsonalek dimentsio unibertsala hartuko dute. Benetako gertakizuna da musikari honen agerpena, eta musikaren estatistikan bere arrastoa utzi du: 250 kontzertuko bira egin du eta areto guztietan sarrera denak agortu ditu. Hori guztia belarriaren muga gainditzen duten hitzen laguntzaz.

Data: 2016ko apirilaren 2an
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15€ aldez aurretik, 20€ kontzertuaren egunean.
Deskontua: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top