The Groovies: 70ko hamarkada ez zen inoiz joan

Kontzertua. 2016ko otsailaren 27a. 20:30etan.

70eko hamarkada hemen da eta 80koa ere bai, nahiz eta “The Groovies” taldearen Funka, Rocka eta Soula ez ziren inoiz joan. Bertsioak egiten dituen super talde honen arrakastaren gakoa da, etengabe zuzenekoak eman eta birak egiten jarraitzen baitute. Zanbateko bortitza dira zuzenean eta hala erakutsiko digute BBK Salan. Asteburua buruz behera jartzen dute zuzenean ari diren bakoitzean. Dena konpondu arte dantzan egingo omen dugu. Soinuzko nahasmena izango da.

Musika garrantzitsuena zen hamarkada hartako argazki sonoroa dira The Groovies, etengabe dantzatzen zenekoa. Abesti sorta ederraren gainean iraganera joango gara. 70 eta 80ko hamarkadetako arrakasta handienak entzungo ditugu. Moldaketa indartsuak, taula gaineko lan ikusgarriarekin. Energiaz beteriko ikuskizuna. Zure belarriei honako doinuek zirrara eragingo diete: September (Earth Wind and Fire), Celebration (Cool and the Gang), Video Killed the Radio Star (The Buggles) edo Saturday Night Fever (Bee Gees), zenbait aipatzearren.

Kilatez beteriko soula, rock indartsu eta bortitzaren ohiartzuna. Dantzalekuan tokia eskatzen hasi zaitez.

Data: 2016ko otsailaren 27a
Ordua: 20:30etan

Sarreren prezioa: 10€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top