Bilbo zinearen klasiko handiei begira

Zine Klasikoa Pantaila Handian 5. 2016ko otsailaren 22an, eta martxoaren 1 eta 9an. 20:00etan.

Pizgarriak. Indartsuak. Klasikoak. Zinearen izenburu handiei begira ipini eta zine bilakatuko gara berriro ‘Klasikoak Pantaila Handian’ zikloarekin gozatzeko, zazpigarren artearen hiru izenburu handi hartuta, Viridiana”, “La gata sobre el tejado de zinc” eta “El Guateque”.

Otsailaren 22an ekingo diogu zikloari Buñuel maisuaren artelan handiarekin. Ezinbesteko istorioa. Aktore izugarriak eta gidoi ahaztezina. “Viridiana”k Don Jaimeren istorioa (Fernando Rey) du mintzagai, Espainiako adindun noblea, erretiroan bizi da, bere etxean bakarrik, ezkondu zen egun berean alargun gelditu baitzen. Egun batean bere ilobaren bisita jasotzen du, Viridiana (Silvia Pinal) konbentu batean sartu berria da, eta bere emaztea zenaren antza du. ‘Viridiana’ lanak Cannesko jaialdian urrezko palmondoa jaso zuen 1961ean, Henri Colpiren ‘Una larga ausencia’ filmarekin batera.

Protagonista duen aktore bikotearen arteko kimika zinearen historian mugarria izan zen. Martxoaren 1ean “La gata sobre el tejado de zinc”, hegoaldeko familia dirudun batean aitona hiltzear da, eta inguruko tentsioa handia da. Bere semeetako bat, Brick (Paul Newman), ezkorra eta epela da oso eta alkohola edateari ekiten dioenez egoerarekin erabat arduragabea da. Baina emaztea, Maggie (Elizabeth Taylor) ez dago bere burua nola suntsitzen duen ikusteko prest. Beste semea, Gooper (Jack Carson), bere emaztea bezala handikia da oso eta aukera aprobetxatzea nahi du. Emanaldi hau Zinegoak-ekin, gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen Bilboko nazioarteko jaialdiarekin elkarlanean antolatu da.

Zikloa martxoaren 9an itxiko dugu festa gogoangarri batekin eta inoiz egin den komedia onenetakoarekin. “El Guateque” filman Hrundi V. Bakshi (Peter Sellers) jatorri indiarreko aktore traketsa da eta desertuan filma grabatzen ari da. Bat bera ere ez duenez asmatzen, errodaiatik kaleratu egiten dute. Bere azken filmaren ekoizle izan denak antolatu duen luxuzko festa handi batera joateko gonbita jasotzen du ezustean. Hrundiri esker, festa hau ahaztezina izango da.

Alfonbra gorria zabaltzeko prest gaituzue.

Otsailaren 22an • 20:00etan.
“Viridiana”. Luís Buñuel, 1961.

Martxoaren 1ean • 20:00etan.
“La gata sobre el tejado de zinc”. Richard Brooks, 1958. ABO

Martxoaren 9an • 20:00etan.
“El guateque”. Blake Edwards, 1958. ABO

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top