Goizak udaberri bilakatuz Bilboko Kontserbatorioan

Kontzertu-entzunaldia. 2016ko otsailaren 14an. 12:00etan.

Musika sinfonikoaren argia Salako zirrikituetatik sartzen da. Abesti eguzkitsuak gure besaulkietan esnatzen dira. Jotako nota bakoitzak udaberri usaina du. Lau urtaroak direla edota Beethovenen bederatzigarrena, otsailaren 14an maiteminduta aterako gara BBK Salatik.

Goiza esnatzeko Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioko musikarien oso saio berezia izango dugu, zentru honetan ikasten eta perfekzionatzen diren hainbat musika tresnarekin era guztietako piezak eskainiko dizkigute eta. Agian etorkizun batean orkestra ospetsu eta ezagunenetako kideak izango dira.

Data: 2016ko otsailaren 14a
Ordua: 12:00etan

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top