David Pastoren sustraidun talentua – Nu Roots

Jazza Hileroko BJC-BBK. 2016ko otsailaren 24an. 20:00etan

Agian mugatzeko zailena. Agian aldartetsuena. Agian Espainia osoko taula batean aurki daitekeen tronpeta jotzailerik onena. Gauza bat segurua da, David Pastor BBK Salara dator, besapean bere disko berri distiratsua dakar eta ez du inor epel utziko.

Bere jazz eta groove deskargak liluratu egingo zaitu, Pastorrek maisutasunez erabiltzen baitu bere talentua, bizitza osoan zehar iturri izan dituen musika estiloetatik edanez. Hitzaldi fin eta distiratsuko musikari aparta da, jazza eta musikako estilo elektrikoenak uztartzen dituena, esperientzia berriak atsegin dituztenen gozagarri.

Jazzaren intimotasunarekin hitzordua dugu, izan ere disko honetan bere aurpegi berritzaileena erakusten du, hainbat tresna berri erabili baititu, Hammon organoa tarteko. Gainera, U2 bezalako taldeen abestiak jazzera erakarri ditu, sentsazio berrien bila.

David Pastor: Tronpeta, Fliskornoa & Fx
Jose Luís Guart: teklatuak
Toni Pagès: Bateria, Loopak & Laptopa

Data: 2016ko otsailaren 24an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top