Carl Winther Trio & Jerry Bergonziren ezinbesteko jazza

Jazza hileroko BJC-BBK. 2016ko martxoaren 17an. 20:00etan.

Carl Winther jazz egile eskandinabiar aparten artean piano jotzaile esanguratsuenetakoa da, talentu handikoa. Teknika izugarria du eta bere emankizunetan konposizio koloretsuak eskaintzen ditu. Danimarkako egile gazte onenaren saria irabazi zuen eta 2001. urtean Getxoko nazioarteko jaialdian ere lehen saria bereganatu zuen. Hainbat musikarirekin jotakoa da, hala nola Billy Hart, Bill Evans, James Genus, Dick Oatts, Doug Raney, George Garzone… Bera bezalako maisuen lankidea ere izan da: Joe Lovano, John Scofield, Tom Harrell, Victor Lewis, Paul Desmond, Gerry Mulligam, Dave Holland edo John Abercrombie tartean eta Dave Brubecken talde mitikoko kide finkoa izan zen.

Gorespenez betetako ibilbidea du Jerry Bergonzik. Teknika txukuna du; jazzaren hizkuntza moderno eta tradizionalak poliki menperatzen ditu; jotzen dituen abesti guztietan bere ukitu propioa sumatzen da; soinu boteretsua du, saxo tenoreak izan dituen jotzaile onenen oinordekoa da. Horrek guztiak maisu hau jazz modernoaren ikur nagusietakoa bilakatzen dute.

Carlek eta Jerryk ezinbestekoa den beharrezko kontzertua eskainiko dute BBK Salan martxoaren 17an.

Jerry Bergonzi: Saxo Tenorea
Carl Winther: Pianoa
Johnny Åman: Kontrabaxua
Anders Mogensen: Bateria

Data: 2016ko martxoaren 17a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top