Txano Gorritxu zitalaren istorio gozoa

Antzerkia. 2016ko martxoaren 11 eta 12an. 20:00etan.

Komediaren basoan sartuko gara. Ikusleekin gertutasuna eta konplizitatea izateak dakarren abantailarekin. Txano Gorritxu zitalaren ipuina dator, dibertsioaren laguntzarekin zulora eror gaitezen. Musikazko komedia honek vodevil egitura hartu du eta ezusteak bata bestearen ondoren kateatuta, ikuskizun dibertigarria sortzen du, non pasioa, dibertsioa, izua eta iruzurra norberak bere nahi eta ezkutuko desioekin gainditu beharreko tranpak baitiren. Ikuskizun honek ohiko ipuina hankaz gora jartzen du, eta argi erakutsiko digu nola lor daitezkeen helburuak inolako arrangurarik gabe, desioa ezin dela arrazoiaren bidez gelditu eta haragizko gosearekin hotel bereko pasiloan topo egiten duela.

Txano Gorritxu zitalaren istorioak Caperuzatarren eta Lobotarren artekoa du mintzagai, elkar ikusi ezin diren bi familarena, alegia. Caperuzatarren amama El Bosque hoteleko ugazaba da, baina kudeaketa Los Lobo familak darama. Irailean aspaldiko errenta merkea amaitzen da. Ezusteko baten ondorioz, bi familek Benidormeko Gran Hotel El Bosque hotelean topo egiten dute. Lobo gaztea eta Caperuza neska ederra elkarrekin maitemintzea denbora kontua baino ez da. Amamak aspaldiko baldintzak ezabatzen dituen kontratua ez sinatzeko konbentzitzen saiatuko dira. Hamaila gaizki ulertu, endredu, sedukzio eta gora-beheraren ostean, bi gazteak erakartzen jarraituko duten hainbat egoera bitxi sortuko dira.

Antzerki hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazlea honakoa da: Roberto Andrés (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken edota Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, martxoaren 10eko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko martxoaren 11 eta 12an
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 15€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top