Dub eta reggaeren aitabitxia, Lee “Scratch” Perry

Music Legends. 2016ko martxoaren 22an. 20:00etan.

Genero barruan bide berriak urratutakoa da. Garairik ez duten musika piezak sortu izan ditu. Musika idazten edo irakurtzen ikasi ez duen maisu handia. Ezohiko bidea hartu eta sormen eta berriztapen maila handiko emaitzak lortu ditu, musika betirako aldatzea lortuz.

Lee “Scratch” Perry kondaira bizia da, ezbairik gabe. “Dubaren aitabitxia”. Lee “King” Perry. “The Upsetter.” Musikari eta ekoizleak Bob Marley & The Wailersen lehen doinu handiak grabatu zituen. Reggae musika psikodeliari begira aldatu zuen, ohiartzunak, reberra eta delaya osagai hartuta.

50ko hamarkadan hasi zuen ibilbidea Perryk, Clement Coxone Dodd’s zigiluarentzat nahasketa lanak eginez. 1968an bere zigilua sortu zuen, Upsetter Records izenpean. 1968 eta 1972 urteen artean estudio taldearekin lan egin zuen, The Upsetters taldearekin alegia. 1973an bere etxearen atzeko aldean estudio berria sortu zuen, The Black Ark, grabaketarako oso oinarrizkoa zen tresneriarekin. Honela bere ekoizpenen kontrol handiagoa zuen eta, soinu desberdin eta oso ezaguna zutenez, reggaeren historian erreferente nagusietakoa bilakatu zen. Artista ikaragarri handiekin lan eginikoa da esan dugunez, tartean Bob Marley & The Wailers, Junior Byles, Jacob Miller, The Heptones, The Congos, Max Romeo edo Junior Delgado. 2002 urtean reggae egile onenaren Grammy saria eskuratu zuen eta 2004. urtean Rolling Stones aldizkariak inoiz izan den 100 artista onenen zerrendan sartu zuen.

Kondairazko gau berria dugu aurrez-aurre.

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honakoak dira: Maria Casado Andres eta Susana At (Facebook) eta @barriligionhot (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken edota Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, martxoaren 18ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko martxoaren 22an
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 22€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko Txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top