Jodymoon: zain duzu musika

Musiketan. 2016ko martxoaren 13an. 20:00etan

Adi: arrasto sakona uzten dute eta popera bideratutako sustraidun musika garaiera ukaezinera iristen da. Jodymoon dira eta besapean “All is waiting” lan berria hartuta datoz.

Gehigarri eta faltsukeriarik gabe, gordin, eder eta intimo datoz holandarrak, beheko suan grabatutako abesti bilduma berriarekin. Kontu eta maitasun handiz eginikoak. BBK Salako oholtzan paleta koloretsua ateratzeko.

Harnas luzea eskatzen duen lana da. Luzea da, halaber, lantzen dituzten musika eta hitzen bidaia ere. Batzuetan desbideratzen den bidea da. Beste batzuetan zuzenean doa bihotzera. Taldea osotasunean hartuta nabarmentzekoak dira ahots sakonak eta gitarra akustiko bortitzak, piano bertikalaren lankide. Marie-José Didderen (biolontxeloa) eta Wim Spaepen (biolina) sokak ere hor daude, bai eta Johan Smeets instrumentistaren konponketa basatiak ere, lurralde berrietan barna taldearen musika orkestra baten soinuraino igotzen duena.

Zain duzu musika.

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazlea honakoa da: @Carmendelagua (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, martxoaren 11ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko martxoaren 13a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top