Dougie MacLean: musikaren iparra

Musiketan. 2016ko otsailaren 21ean. 20:00etan.

“Hazterik izan ez zuten sugarrak zimeldu egin dira eta joan dira, baina etenik gabe pentsatzen jarraitzen dut, bidea garbi daukat eta bihar zer egin badakit. Eskuak mugitzen hasi eta musuek beren bideari ekiten diotenean, desagertu egingo naiz”.

“Caledonia” (galiarrez eta britonikoz caled, kalet, «gogorra» bretoieraz) Dougie MacLeanek sortutako ereserki eskoziarra da, Musiketan zikloan izango dugun hurrengo artista, alegia. Herrialde honetako kantautore onenetakoa da eta bere abestien indar osoarekin dator. Garaikidea da, ebokatzailea, samurra, behin eta berriz entzutea eskatzen duen musikaren egilea. Erromatarrek menpean hartu ez zuten herrialdeko heroi musikala.

40 urtetik gorako ibilbidearen nondik norakoak kontatu eta kantatzera dator Dougie BBK Salara. Tartan Clef saria bereganatutakoa da, Eskoziako Music Hall of Fame aretoan tokia du, BBC Folk Awards sariek bere ibilbidea gailendu dute eta Britainiar Inperioko Ordena ere badu. Bere musikak seguru maiteminduko zaitu.

Data: 2016ko otsailaren 21ean
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top