Berta Bittersweet: nekerik gabeko ametsak

Kontzertua. 2016ko otsailaren 13an. 20:00etan.

Beti dena emateko prest. Gainezka egiten dio energiak. Indarra, freskotasuna eta naturaltasun kutsakorra dira burura dakarzkigun ideiak.

Berta Bittersweet da eta bere estudioko azken lana aurkeztuko digu, “Choose the Love”, emozioz eta bizipenez betetako iraupen luzekoa, intesitatez urteetan zehar zamatu duen eskarmentuarekin, soul onena poparekin eta R&Barekin kontu handiz nahastuta. Antonio Garamendik konposizioak sortzeko duen gaitasuna eta Saul Santolariaren ekoizpena izan ditu lankide. Honela, oso disko freskoa sortu du, entzule guztientzat aproposa. Lan honekin Berta Bittersweetek bere jarraitzaileei jaso duen energia eta babes guztia bueltan ematen die, abeslari bilbotarraren azken emaitza bere historiako atal zirraragarri bilakatuz, eta bere ibilbideari norabide berria emanez.

Zuzenean bere benetako izaera nabari zaio, Bertak duen guztia ematen baitu. Ikusentzuleekin bertatik bertara harremana maite du. Etorkizun aparta du.

Data: 2016ko otsailaren 13an
Ordua: 20:00etan

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top