Mikel Urdangarin: zubi ikustezinak koloreztatzen

Kontzertua. 2016ko apirilaren 8an. 20:00etan.

Ikusleen eta abestien artean zubi ikustezinak koloreztatzen. Bere ikuslegoarekin lotura estutzeko musika larru gorrian eskaintzen. Bere artista izaera arrakastatsua oso-osorik. Gitarra jolaskor eta lotsagabearen laguntzaz. Istorioz betetako abestiak eta hitzez beteriko istorioak jaurtitzen dituzten gitarrak, bere ahoan beti eder bezain samurrak.

Mikel Urdangarin da eta besapean bilduma berria duela BBK Salara dator. Aurreko emaitzen maila gorako igo du, modu benetan ezustekoan.

MMXV da bere jarduera laburbiltzen duen lanaren izenburua eta bakarkako bira egiteko eta abesti sorta liluragarria eskaintzeko aukeratu duena. Bere ibilbide artistiko oparo eta luzeari gainbegiratu emozionala egiten dio, bere ahotsaren, gitarraren eta hitzaren laguntzarekin, besterik gabe. Kontzertua ariketa artistiko samur eta gozoa izango da, gitarraren, sentsualitatearen eta ahots sakonaren arteko etengabeko oreka eskatuko duena, noski, bere abestien poetikotasunak duen indar guztiarekin.

Data: 2016ko apirilaren 8an
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 10 €
Deskontua: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top