Bilbao Zinecittà, ametsen fabrika

Italiar zinema zikloa. 2016ko otsailaren 2, 3 eta 4an. 20:00etan.

Argiak eta jakin gura pizten dira. Ikusleen pasioak gainezka egiten du. Bilboko bihotzean italiar zinema maite dutenentzat asebetetzeko aukera.

“Zinecittà – Italiar Zinemaren Zikloko” ametsen fabrikari ateak zabalduko dizkiogu. Italian azkenaldian sortu diren zuzendari nagusien lan aipagarrienetako zenbaitzuk osatzen dute kartela.

“La mafia uccide solo d’estate” filmarekin ekingo diogu, 2014an komedia oneraren Europa saria irabazitakoa. Siziliako Forest Gump bati buruzkoa da Pierfrancesco Dilibertoren (aka Pif) lehen lana, eta Cristina Capotondi aktorearen lan bikaina erakusten du. Bigarren platera “Il giovane favoloso (Leopardi)” da, zortziehuneko Italiari buruzko kontakizun erakargarriak Giacomo Leopardi poetaren bizitza erakusten digu, Elio Germano aktoreak poliki interpretatua. Zikloa behar bezala amaitzeko asko txundituta utzi dituen beste opera prima bat, “Se Dio vuole”, Andrearen istorioa. Bere familia zur eta lur uzten du: apaiz izan nahi du.

Zikloa “Euskaditalia, spazio di unione culturale”-k sustatu du, Bilboko kultura sailaren, Zinebiren eta Erromako Luce Intitutuaren laguntzaz.

Film guztiak jatorrizko bertsioan dira, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin. Sarrera doan da, aulkiak bete arte.

Asteartea, 2016ko otsailaren 2a • 20:00etan.
“La mafia uccide solo d’estate” (2014) 90 min.
Zuzendaria: Pierfrancesco Diliberto (AKA Pif)
Aktoreak: Cristiana Capotondi, Pierfrancesco Diliberto (AKA Pif), Ginevra Antona, Alex Bisconti, Claudio Gioè, Ninni Bruschetta, Barbara Tabita, Rosario Lisma
Generoa: drama
laburpena: Palermoko mafia giroan nola hazi eta maitatu. Haur baten begietan hogei urteko istorioa. Arturo hiri erakargarri eta zitalean hazten da, pasioari eta irribarreari tokia eginez.

Asteazkena, 2016ko otsailaren 3a • 20:00etan.
“Il giovane favoloso (Leopardi)” (2014) 137 min.
Zuzendaria: Mario Martone
Aktoreak: Elio Germano, Isabella Ragonese, Michele Riondino, Edo Natoli, Massimo Popolizio, Anna Mouglalis, Valerio Binasco, Paolo Graziosi, Sandro Lombardi, Iaia Forte
Generoa: historikoa
Laburpena: XVIII. mendeko poeta italiarraren, Giacomo Leopardiren bizipen zoragarri eta latzak kontatzen ditu, liburutegiko Recanatitik koleraren garaiko Napoles hiriraino.

Osteguna, 2016ko otsailaren 4a • 20:00etan.
“Se Dio vuole” (2015) 87 min.
Zuzendaria: Edoardo Maria Falcone
Aktoreak: Marco Giallini, Alessandro Gassman, Laura Morante
Generoa: komedia
Laburpena: Tommaso bihotzeko sendagile ospetsua da eta sinismen sakonak ditu, ateoa eta liberala izaki. Carla bere emaztea da, etxekoandrea eta bi seme alabaren ama. Haietako bat, Andrea, medikuntza ikaslea da eta albiste zirraragarria du: apaiz izan nahi du.

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top