Carles Benavent, zerua ukitzen

Carles Benavent trío + Tomasito eta Antonio Serrano. 2016ko otsailaren 12a. 20:00etan.

Aldi honetan Carles Benavent bere istorioaren aurrean kokatuko da. Txunditzekoa da zuzenean ikustea. Bere eskuetan baxu elektrikoa arindu egiten da eta berezko mugak apurtzen ditu. Berea ez den soinekoan sartzen da.

Usain flamenkoa duen atmosferan hegan egiten du bere baxuak. Nota eta abesti bakoitzaren atzean dago istorioa. Aparteko hiruko honen bidai lagun izateko gonbita jasotzen dute ikusleek. Energiak, konplexutasun soilak eta musikari gonbidatu ezagunek ausardia eta probokazioa sortzen dute, larru gorritan. Musikazko bide gurutzean hainbat kultura desberdinek bat egiten dute. Jazz flamenkoaren ‘all stars’ interesgarria eta pasioz betea, ohiko hirukoarekin, hau da Roger Blavia bateria eta perkusioan eta Roger Más piano eta teklatuetan. Hauei biei nazioartean ezagunak direnak Tomasito ospetsuaren kantea eta dantza, eta Antonio Serranoren ahoko soinua gehituko zaizkie.

Carles Benaventek zerua ukitu zuen beraiekin aritzeko Camaronek, Paco de Luciak edo Chick Coreak deitu ziotenean. BBK Salara egingo duen hurrengo bisitan ikusiko dugu.

Kontzertu hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honakoak dira: Jorge Payas Arberas eta Berta Del Campo Lopez (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken edota Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, otsailaren 10eko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko otsailaren 12a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 18 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top