Pedro Ruiz: arimari atximurka eginez

Show. 2016ko apirilaren 15, 16 eta 17a.

Aktualitatetik txingotekeriara, barretik samurtasunera, abesti parodikoetatik emoziozko omenaldietara. Urteak egon da oholtzarik zapaldu gabe eta Pedro Ruiz bueltan da, aitzindaria den generoan.

BBK Salan “Eterno, el show” aurkeztuko du, luxuz beteriko montaia barregarri, sakon eta distiratsua. Ikusentzunezko interaktibo oso landuak, lehen mailako pertsonaiak pantailan, zuzeneko musika, aktore gonbidatuak, argiztatze zehatzak eta Pedro Ruizen ertz guztiak agerian. Heldutasunezko unean dator, orduak pasa ahala dibertitzen jarraitzen du eta une batzuetan ikusleen arimari atximurka egiten dio. Gizon aske baten ikuskizuna da.

Datak: 2016ko apirilaren 15, 16 eta 17an
Ordua: 20:00etan (15 eta 16an) eta 19:00etan (hilaren 17an)

Sarreren prezioa: 32 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top